Zinemaldia hasi da

Izarrez betetako zinemaldia hasi da. Donostiako zinemaren jaialdiak 60 urte bete ditu eta kandelak itzaltzeko egunero izar bat agindu digute. Baina zinemaldian ibiliko diren izarren berri izateko hau ez da gunea, EITB.com-eko kultura arloak eguneratua baitu esteka honetan: https://www.eitb.eus/eu/kultura/.

Hemen beste zine horri buruz hitzegingo dugu, zinemaldian bederan aretoak betetzen duen zinema horri buruz. Izan ere, Zuzendari Berriak sailean lehiatzen den “Silent City” film holandarra ikusteko leporaino beteta zegoen Kursaal jauregiko bigarren aretoa. Ganbara areto horretan eserita zeuden 600 lagunetako askok txalotu zuten Europako emakume gazte baten piurak Tokion. Izenburuan aipatzen den “Isiltasunaren hiria” izango da Tokio emakumearentzat hizkuntz eta ohitura arazoak bitarte. Une alegoriko oso polita ditu filmak.

 Lehen eguneko beste bitxia: “Beasts of the Southern Wild” (Hegoalde Basatiko piztiak) estatubatuarra. Sundancen publikoaren saria jaso zuen eta Cannesen Urrezko Kamara – sari potolo bat. Horiek besapean gurean Zabaltegi Perletara ekarri dute eta atzo ikusi zuen kritikaren parte handi baten aburuz oso pelikula borobila, ona da. Benh Zeitlin zuzendariaren lehen lan hau ipun bat da. Sei urteko neskato batek aitaren gaixotasunari eta uren igotzeari aurre egin behar dio amodioa eta adorea lortzen ikasteko. Ikusle asko negarrari eutsi ezinik ibili ziren .

 

Eta negarri eutsi ez, negarrari eman ziona idazten duen hau da, “Amour” ikusten zuen bitartean. Michael Haneke austriarrak aktore frantsesekin eta frantsesez egindako film honekin Canneseko Urrezko Palmondoa, sari nagusia jaso zuen. Gure Ramon Agirre aktoreen artean duen maitasun amodio hau maisu lana da, atzo galdekatu askoren aburuz. Laugarren adinean dauden bikote batek nola egiten dioen aurre gainbeherari zoragarri antzezten dute Jean-Louis Trintignantek eta Emmanuelle Rivak.

Austriak Oscar sarietarako aurkeztuko duen filma da. Golem banatzaileak erosita du Espainian komertzialki emateko eskubidea. Eta aukera izan ezkero, ez galdu.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

2 Responses

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |

    RT @eitbcom: Zinemaldia hasi da #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/PUFGaOFH

  2. KristinaZA
    KristinaZA at |

    RT @eitbcom: Zinemaldia hasi da #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/PUFGaOFH

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online