Teherangoko enbaxadaren krisiak beste hiru izar estatubatuar ekarriko ditu Zinemaldira

Harri eta zur. Zorioneko harri eta zur. Oraindik Susan Sarandon eta Richard Gere Donostiara, Zinemaldira, etorriko direlaren ustekabe atsegina barneratzen ari ginenean, bigarren gozokia iritsi zaigu. Hollywoodeko beste hiru izar izango dira gurean: Ben Affleck, John Goodman eta Alan Arkin.

Hiruek “Argo” Ben Affleckek zuzendutako hirugarren filma aurkeztuko dute. Lehiaketaz kanpo parte hartuko du Sail Ofizialean. Ez da mundu mailako estrenaldia izango. Torontoko zinemaldian ikusi ahal izango baitute egun batzuk lehenago thriller politiko hau.

 

Munduko notiziak adi jarraitzen dutenek gertaera gogoratuko dute: 1979an Irandar Iraultzan, AEBk Teheranen zuen enbaxada hartu zuten iraultzaileek eta bertan zeuden 52 hiritar estatubatuar bahitu. Mundua aztindu zuten egunak izan ziren. Baina gutxi batzuek zekiten pelikulak ezagutzera ematen duen istorioa. Bahitutako seik ihes egin eta Canadako enbaxadorearen etxean gorde ziren. Horiek ezkutuan ateratzeko, agente batek ideia zoroa izan zuen, pelikula batean bakarrik burutu daiteken ideia.

Zinemaldian filma ikusteko gai ez denak urriaren 26tik aurrera izango du aukera. Orduan estreinatuko baita Espainian. Frantzian aldiz azaroaren 7rako dago aurreikusita estrenaldia.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

One Response

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |

    RT @eitbcom: Teherangoko enbaxadaren krisiak beste hiru izar estatubatuar ekarriko ditu Zinemaldira #zinema #filmak http://t.co/lGLgNUfX

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online