Glamourra eta pil-pilean dagoen gaia Zinemaldia zabaltzeko

Indartsu dator Zinemaldiaren 60. edizioa. Indartsu behintzat zabaltze ekitaldia. Richard Gere eta Susan Sarandon Gipuzkoako hiriburuan izango dira irailaren 21an inaugurazio galarako. Eta eurekin, besopean, protagonista diren filma, “Arbitrage” (Iruzurra) ekarriko dute, Europan estreinaldia izango dena gainera.

 

Filmak pil-pilean dagoen gaia plazaratzen du: iruzurra eta konfiantza falta goi finantzen munduan. Thriller posturan amodioa eta leialtasuna bikote batean ere erretatzen du. Filmaren protagonista Amerikar Ametsa irudikatzen duen handiki bat da. Baina itxura besterik ez da: emakumea engainatzen du eta inperioa saltzear dago egin duen iruzur bat estaltzeko. Istripu batek bere azpijokoak airean utziko ditu. Kointzidentzia edo ez, Richard Gerek gorpuzten duen handikia 60 urte betetzear dago, gure zinemaldia bezala.

Gogoratu behar da duela 5 urte izan zela Richard Gere gurean, Donostia Saria jaso baitzuen. Irudi bera jaso zuen 1997an Susan Sarandonek. Egun horietako bizi izandakoak errepikatzera animatu ahal ditu? Nork daki.

Aktoreek esperientziaren aldean, zuzendariaren gaztetasuna azpimarratu behar da. 25 urte besterik ez ditu Nicholas Jarecki errealizadoreak eta “Arbitrage” bere lehen fikziozko filma da. Europan estreinaldiaz izateaz gain, lehiaketan izango da “Arbitrage” produkzio estatubatuar hau.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

One Response

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |

    RT @eitbcom: Glamourra eta pil-pilean dagoen gaia Zinemaldia zabaltzeko #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/340UOshE

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online