Plentzian, laburrak luze

Krisian egon gaitezke. Zinea bereziki porrot ekonomikoa sufritzen ari da. Baina zinezaleek ez dugu etsitzen. Eta txalotu behar dugu Plentzian asteburu honetan egin behar duten ekimena. Ostiralean eta larunbatean: Mikrofilm Short Festival egingo dute, Plentziako Nazioarteko metraje laburreko filmen lehiaketa.

Genero beltzaren maitale batzuek sortuta, euren esanetan “Mundu mailako noir laburmetrai ekoizpen onenak erakusteko asmoarekin jaio den ekitaldia” da. Eta horretan oso pozik daude. Lehiaketan izena emateko epea zabaldu zutenean espero ez zutena gertatu baitzaie: uste baino film gehiago jaso dituzte eta oraindik, epea itxita, jasotzen ari dira.

158 film labur bidali dizkiete. Batzuk Japoniatik, Ameriketako Estatu Batuetatik, Argentinatik, Ecuadorretik, Poloniatik eta Europako hainbat herritik. Antolatzaileek azpimarratu dute Cannes edo Sitgesen saritutako pelikulak ere jaso dituztela. Euskaditik zine jaialdi desberdinetan saria jaso duten zuzendariek bidali dizkiete euren azken lanak, esaterako Galder Gaztelurrutiak edo Haritz Zubillagak.
 
 

“She’s Lost Control”, un corto de Haritz Zubillaga from [ The House of Films ] on Vimeo.

Azkenean jasotako 158 zinta horietatik 15 hautatu dituzte. Ostiralean zortzi ikusiko dira Plentziako plazan, larunbatean beste zazpi. Eta horiek lehiatuko dira epamahaiaren saria eta publikoaren saria lortzeko. Lehenak 2000 euro jasoko ditu, bigarrenak 1000 euro. Horri lotuta, Bingen Mendizabal musikaegileak eta Txema Muñoz Kimuak programako zuzendariak hitzaldia emango dituzte.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

One Response

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |

    Post berria, Plentziako Mikrofilm RT @eitbcom: Plentzian, laburrak luze #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/CLdZELIV

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online