Archives by date

You are browsing the site archives by date.

Italia krisian, Veneziako Zinemaldia osasuntsu

Espainia bezala Italia krisi latza jasaten ari da. Arrisku saria goia jota eta zorra interes altuetan saltzen. Baina Italiako zinemaldi esanguratsuenak, Veneziako Mostrak osasuntsu jarraitzen du, parte hartuko duten izenei erreparatu ezkero. Iaz Marco Muellerek zuzentzen zuen azken edizioa zenez, gastuei begiratu gabe, handiki jokatu zutela uste izan nuen. Izarrez bete zen Lido, Veneziako hondartzaren uhartea. Baina aurten bide beretsuari… Read more →

Teherangoko enbaxadaren krisiak beste hiru izar estatubatuar ekarriko ditu Zinemaldira

Harri eta zur. Zorioneko harri eta zur. Oraindik Susan Sarandon eta Richard Gere Donostiara, Zinemaldira, etorriko direlaren ustekabe atsegina barneratzen ari ginenean, bigarren gozokia iritsi zaigu. Hollywoodeko beste hiru izar izango dira gurean: Ben Affleck, John Goodman eta Alan Arkin. Hiruek “Argo” Ben Affleckek zuzendutako hirugarren filma aurkeztuko dute. Lehiaketaz kanpo parte hartuko du Sail Ofizialean. Ez da mundu mailako… Read more →

Glamourra eta pil-pilean dagoen gaia Zinemaldia zabaltzeko

Indartsu dator Zinemaldiaren 60. edizioa. Indartsu behintzat zabaltze ekitaldia. Richard Gere eta Susan Sarandon Gipuzkoako hiriburuan izango dira irailaren 21an inaugurazio galarako. Eta eurekin, besopean, protagonista diren filma, “Arbitrage” (Iruzurra) ekarriko dute, Europan estreinaldia izango dena gainera.   Filmak pil-pilean dagoen gaia plazaratzen du: iruzurra eta konfiantza falta goi finantzen munduan. Thriller posturan amodioa eta leialtasuna bikote batean ere erretatzen… Read more →

Klasikoak modan

Duela gutxi gonbidapen hau jaso nuen sare sozialen bidez: “Etorriko al zara “The Searchers” ikustera?”. Lagunaren etxean zinea ikusteko gonbita zela uste nuen, John Ford-en “Centauros en el Desierto” edo “La prisonnière du désert” filma DVDn baitago edota modernoago den Blu-Ray formatoan. “Ez, neska, zinera”, erantzun zidan lerro batean lagunak. Zein zinekluban emango zuten nere buruari galdezka hasi orduko lagunaren… Read more →

Plentzian, laburrak luze

Krisian egon gaitezke. Zinea bereziki porrot ekonomikoa sufritzen ari da. Baina zinezaleek ez dugu etsitzen. Eta txalotu behar dugu Plentzian asteburu honetan egin behar duten ekimena. Ostiralean eta larunbatean: Mikrofilm Short Festival egingo dute, Plentziako Nazioarteko metraje laburreko filmen lehiaketa. Genero beltzaren maitale batzuek sortuta, euren esanetan “Mundu mailako noir laburmetrai ekoizpen onenak erakusteko asmoarekin jaio den ekitaldia” da. Eta… Read more →

Confianza online