80 EGUNEAN: Frantziako estrenaldiaren atarian

Pozez zoratzen daude Moriarti Produkzioak konpainiakoak. Pozez Parisen “80 egunean” filmak izan duen harreragatik. “Espagnolas en Paris”ek antolatzen ohi duen “Different 5! L’autre cinema espagnol” zine erakustaldian asteburuan erakutsi zuten Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok zuzendutako filma.

Bigarrenez ziren gainera. Iaz jada aurkeztu baitzuten filma. Berriro pelikula erakusteko eskatu diete, Frantzian, areto komertzialetan datorren asteazkenean estreinatuko baitute. Euskaraz, frantseseko azpitituluekin emango dute Hexagono osoan. “Epicentre Films” banatzailea itxaropentsu da. 23 edo 25 kopia artean banatuko ditu estatu frantziar osoan ederki barreiatzeko. Espainian baina kopia gehiago. Iberiar Penintsulan estrainatu zenean 15 kopia izan baitziren.

Hainbat zinemaldietan parte hartu eta sariak jaso ondoren, filmak duen beste pausu garrantzitsua. Euskaraz egindako filma bat Frantzia osoan, areto komertzialetan, ematea marka da.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

6 Responses

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |

    Blogean aipu berria RT @eitbcom: 80 EGUNEAN: Frantziako estrenaldiaren atarian #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/QsGNo9st

  2. 80 EGUNEAN
    80 EGUNEAN at |

    Frantziako estreinaldiari buruz Pantaila Handian blogean. http://t.co/QfwgXbJi

  3. Jose Mari Goenaga
    Jose Mari Goenaga at |

    RT @eitbcom: 80 EGUNEAN: Frantziako estrenaldiaren atarian #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/Ut1NWAWo

  4. Aitor Abaroa
    Aitor Abaroa at |

    RT @eitbcom: 80 EGUNEAN: Frantziako estrenaldiaren atarian #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/Ut1NWAWo

  5. Aitor Arregi Galdos
    Aitor Arregi Galdos at |

    RT @eitbcom: 80 EGUNEAN: Frantziako estrenaldiaren atarian #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/Ut1NWAWo

  6. Imanol Gallego
    Imanol Gallego at |

    RT @eitbcom: 80 EGUNEAN: Frantziako estrenaldiaren atarian #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/Ut1NWAWo

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online