Cannesen lehen txaloak, Audiard eta Bidegainen eskutik

9 Cesar eta Canneseko Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso zuen ¨Le Prophet¨ Jacques Audiard zuzendari frantziarraren lana. Hortaz gain, arrakasta itzela izan zuen zine aretoetan ere. Ondorioz, egun Audiardek lekua du zinegile haundien artean. Eta berarekin batera, Audiardekin batera gidoiak idazten dituen Thomas Bidegain zuberotarrak. Biak Canneseko alfonbra gorritik paseatu dira euren azken filmearen aktoreekin, “De rouille et d’os”.

Bidegainek Donostia Kulturako Likteratumen parte hartu zuen iaz eta bertan aurreratu zuen egunotan estreinatuko pelikularen nondik norakoak. Orkak zaintzen dituen emakume eta boxealari baten arteko amodio istorioa. Cannesetik gertu, Antibesen girotuta. “Krisi garai hauetan zergatik ez egin amodio historio bat”, esan du prentsaurrekoan Audiardek.

Emakumea Marion Cotillard frantziarra da eta boxealaria Matthias Schoenaerts belgikarra da. Ederra eta piztiaren bertsio garaikidetzat jo dute batzuek eta lehen txaloak sortu arazi ditu Cannesen.

Barrenak mugitzen dituen horietako filma.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online