Archives by date

You are browsing the site archives by date.

Palmondo maitagarria

Bidaian nengoela, twitter bidez jarraitu dut Canneseko zinemaldiaren sari banaketa. Eta txioei kasu eginez, hiru ondorio atera ditu: 65. edizioaren garaipen-zerrenda polemikoa izan dela, europarra edo ia, eta saritu dituztenak aurreko edizio batean palmondoa jasotakoak direla. Donostiako garai bateko prentsa aretoa balitz, ozenagoak entzungo ziren, baina atzo, Canneseko zine jauregian entzun ziren txistuak. Sari batzuk entzun bezain laster haserrea agertu… Read more →

Cannesen lehen txaloak, Audiard eta Bidegainen eskutik

9 Cesar eta Canneseko Epaimahaiaren Sari Nagusia jaso zuen ¨Le Prophet¨ Jacques Audiard zuzendari frantziarraren lana. Hortaz gain, arrakasta itzela izan zuen zine aretoetan ere. Ondorioz, egun Audiardek lekua du zinegile haundien artean. Eta berarekin batera, Audiardekin batera gidoiak idazten dituen Thomas Bidegain zuberotarrak. Biak Canneseko alfonbra gorritik paseatu dira euren azken filmearen aktoreekin, “De rouille et d’os”. Bidegainek Donostia… Read more →

Cannes, iritsi da zinemaldien zinemaldia

Frantziako Kosta Urdineko hiri honetako zine jaialdia, zinemaldi izarren artean izar da. Bertan agertu nahi dute euren lan berria estrainekoz zuzendari eta produktora gehienek. Zine munduko kazetari gehienak bertaratzen dira eta Cannes agertoki eta merkatu ederra bilakatzen da maiatzeko 10 egun hauetan. Horren adibide, gaur hasten den 65. edizio honetan parte hartzen duten izen handien zerrenda. Lehiatzen diren 22 filmen… Read more →

Kartelaren esperoan …

Egutegia betetzen ari dira. Donostiako zinemaldiaren 60. edizioa irailaren 21tik 29ra egingo da eta ohi bezala, tantakka ari dira informazioa jakin arazten. Edozein suspense film bezala, giroa berotzen ari dira. Zinemaldiaren kartel ofizialak zeintzuk izango diren gaur jakitera emango dituzte. Aurretik falta ziren bi zikloen berri eman dute. Jakina zen Georges Franju zinegile frantziarrari zikloa eskainiko ziotela. Orain iragarri dutenez,… Read more →

Confianza online