Zinemaldikeriak

Behin Jeanne Moreau elkarrizketatzea egokitu zitzaidan. Donostiako zinemaldiko epaimahai buru zen eta Canneseko zinemaldiarekin aldaratzeko eskatu nion – Buñuelen musa izandakoak Frantziako zine jaialdiaren epaimahaia kudeatu zuen. Moreauk zera esan zidan: “Donostiakoan jendearen partehartzea harritzen nau. Zinezale arruntek betetzen dituzte aretoak”. Canneseko zine industriari zuzenduta dago. Filmak erosi nahi dituztenak eta kritikariak izaten dira nagusi ilunpean. Beraz gurea demokratikoagoa da.

Hain da demokratikoa non aurten, 60garren edizioa ospatzeko, kartelen hautaketa popularra    estrainekoz  antolatu dute. Aurten zinemaldia iragartzeko erabiliko diren irudiak hautatzeko aukera eman zaie  interneteko erabilieei. Zinemaldiko webgunera joan eta hor kartel lehiaketa atalean klikatu. Hor dagoen aukera zabalean gustukoena hautatu eta itxaron.  Apirilaren 10rarte dago. Gero 25 finalista hautatuko dira eta horietatik epaimahai batek irabazleak hautatu dituzte. Irabazleei botoa eman dieten herritarren artean abonamenduak eta argitalpenak banatuko dira.

Aukera zabala dago. Kartel aldana aurkeztu baitituzte.  Osotara 1307 kartel, lau atalak iragartzeko. Gehienak, ia 500 bat sail ofizialerako. Baina ez bakarrik. Horizontes Latinos saila aurkezteko irudi asko bidali dira. Sail hori gero eta sendoagoa da, eta gero eta garrantzi handiagoa du Zinemaldian.

Sail hori etorkizuna osatuko dute zalantzarik gabe urtero “Zinema Eraikitzen” sailean parte hartzen duten zuzendariek. Toulouseko zinemaldiarekin batera antolatutako saila jadanik asteburu honetan ikusi da Okzitaniako hiriburuan. Han ikusi dira Argentina, Brasil, Kolonbia, Mexiko eta Uruagaiko sei proiektuk. Eta irabazi William Vega kolonbiarraren lehen filmak, “Sirga” filmak irabazi du Frantziako Tolosako Zinema Eraikitze sailaren sari nagusia. Horri esker filma post produzitzkeko laguntza izango du.

prepostersirga

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

3 Responses

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |

    RT @eitbcom: Zinemaldikeriak #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/67CgdMoI

  2. KristinaZA
    KristinaZA at |

    RT @eitbcom: Zinemaldikeriak #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/67CgdMoI

  3. KristinaZA
    KristinaZA at |

    RT @eitbcom: Zinemaldikeriak #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/nVthkcbA

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online