Cesar artista bat da

Gelditu gabe dago. “The Artist” (Artista) zine mutuari omenaldi gustagarria sariak jaso eta jaso dabil. Bihar Oscar sarietarako faboritoa da. Baina lehenik profeta izan da bere lurraldean. Film frantses honek 6 Cesar, Frantziako Zine Akademiaren sari nagusienak eskuratu zituen ostiralean Parisen egin zen galan. Horien artean, Frantziako film onena iritzi zioten.

Donostiako Zinemaldian ikusgai izan genuen, kritikak eta publikoak, biek txalotu duten film hau. Maisu lana ez bada, egia esan irribarrea jartzen dizuen horietakoa da.  Michel Hazanavanicus zuzendariak bete betean asmatu du.  Urtetan, espioi parodiak egin izan ditu errealizadore honek, Jean Dujardin eta Bérénice Bajo aktoreekin. Estiloz aldatu duenean, ekipo berari eutsi dio. Eta berarekin arrakasta izan. Atzo zuzendari onenaren saria jaso zuen eta Bajok emakumezko aktore onenaren saria. Argentinatik Gerra Zikina zela eta alde egindako aktorea zuzendariarekin ezkonduta dago.

“The Artist”-i gizonezko aktore onenaren saria egin zion kale. Dujardinek Cannesen jaso zuen saria, baina atzo ez zuen errepikatu. Omar Sy telebistako komiko ezagunak lortu zuen ohorea, Zinemaldia itxi zuen “Intouchables” filman egindako lanagatik. Aberats paraplejiko eta auzo pobreetako laguntzaile beltzaren arteko harremanaren istorioa hau takilan arrakasta izaten ari da Frantzian. Fenomeno bat da. Aitortuko dizuet: irabazlea, Syk jokatzen duen laguntzailea astun samarra egiten zait. Gehiago gustatu zait aberatsarena egiten duen François Cluzet baina ni ez naiz akademikoa eta ez ditut sariak bozkatu.

Aitortu behar dizuet gainera poztu naizela Carmen Maurari, bigarren mailako emakumezko aktore onenaren saria eman izanak. Berak parte hartutako filmak, “Les femmes du 6ème étage” filmak zapore ona utzi baizidan. Espainiatik Frantziara etxeetan zerbitzera joandako istoria polita iruditu zitzaidan, nahiz eta bukaeran istorioak indarra galtzen duen.

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

2 Responses

  1. La Noche de...
    La Noche de... at |

    Cesar artista bat da http://t.co/CmkiAWI3

  2. KristinaZA
    KristinaZA at |

    RT @eitbcom: Cesar artista bat da #zinema #filmak http://t.co/9jEaVBxd

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online