Shakespeare, Italia eta hartzaren besarkada

Sariak partitu ditu zinemaldi handienen artean urtean lehena izaten dena: Berlinalek. Eta 62garren edizioak saritu heldutasuna eta gaztetasuna saritu ditu.

Zinemaldi alemaniarraren sari nagusia, Urrezko Hartza, 83 eta 81 urteko bi gazteei eman diete, Paolo eta Vittorio Taviani. “Cesare deve morire” (“Cesar hil behar du”) filmagatik jaso dute saria konpromezua aburutzat eta gizakiaren bindikazioa lelotzat izan ohi duten Taviani anaiek. Honako honeta, Shakespearen “Julio Cesar” obra antzezteko eskatu diete preso batzuei. Konspirazioa eta traizioa gaitzat duen antzezlena. Filmea Berlusconiren Italiaren metafora ere bada.

Taviani anaiak helduak dira eta karrera luzea dute atzean. Karrera aurrean, ordea, Rachel Mwanzak. Emakume aktore onenaren zilarrezko hartza jaso du, haurdun dagoen neskato soldadu baten istorioagatik, “Rebelle” filmean egindako lanagatik. Aktore gizonezko onenaren saria, Mikkel Følsgaard daniarrak eraman du, “A royal affaire” pelikulan errege eroena egiteagatik. Saria jaso aurretik ziurra genuen gurean pelikula historiko hau ikustea. Golem distributzaile nafarrak erosita baizuen.

“A Royal affaire” filma faboritoen artean zegoen. Faboritoa zen baita “Barbara” alemaniarra. Ekialdeko Alemanian erbesteratutako mediku baten istorioa zuzendu du Christian Petzold-ek. Eta Berlinaleko epaimahairen arabera bera da zuzendari onena. Sari hauek gure aretotan ikusteko aukera izango dugu?

Article written by

Kristina Zorita Arratibel

2 Responses

  1. KristinaZA
    KristinaZA at |

    Nire posta berria RT @eitbcom: Shakespeare, Italia eta hartzaren besarkada #zinema #filmak #estreinaldiak #aktoreak http://t.co/p4fQTX5s

  2. La Noche de...
    La Noche de... at |

    Shakespeare, Italia eta hartzaren besarkada http://t.co/T0c6pxVC

Please comment with your real name using good manners.

Leave a Reply

Confianza online