
Aste honetan zinema-aretoetan aurkituko ditugun filmen artean; hasteko, fantasia pixka bat: Air doll. Japoniatik datorren pelikula drama bat da nahiz eta hasieran komedia naif bat iruditu.
Manga komiki batean oinarrituta egindako filma honetan, panpina puzgarri baten istorioa kontatzen da.
Hirokazu Koreeda zuzendariak k berak esan omen zuen abiapuntua zein zen: malko bat isurtzen duen panpina, barnean duen airea galdu eta maite duen gizonaren arnasketarekin berriro beteko dena. Oso erotikoa iruditu omen zitzaion eta hortik tiraka egin du istorioa.
Panpina puzgarri hau Tokion bizi da, pisu txiki batean, panpina haundi mutil batekin. Egunero egiten dute amodioa, mutilak mimoz zaintzen du, maiz maiz garbitzen du, hitz egiten dio baina mutila oso bakarrik dago.
Konturatzen denean panpinak arima duela, kanpoko mundua erakusten hasiko zaio, ezagutuko du jende gehiago ere, baina inork ezin dio ondo azaldu zer den bizirik egotea. Arima izatea lortuko du eta halako batean, Junichi ezagutuko du. Berak bideojokoen denda batean eginten du lan eta panpina maitemindu egingo da harekin. Denda berean hasiko da lanean, baina istripua izango du, ebakia egingo du esku batean eta airea galtzen hasiko da….

Hurrengoa berriz, familia harremanei buruzkoa da: Bi anaia.
Marcos eta Susanadira anaia-arrebak. 60 urte inguru dituzte. Liskarrean ari dira beti, oso diferenteak dira: Susana indartsua da, zoroa, bera da familia gidatzen duena, eta Marcos berri menpean hartzen du. Gorroto dute elkar, baina anaia-arrebak dira, eta elkar maite dute.
Ama hiltzen zaienean, Susanak anaia konbentzituko du Uruguaiko herri txiki batean etxe bat erosteko. Hala, elkarrekin bizitzen hasiko dira, baina ez dakite ez aparte bizitzen ezta elkarrekin ere.
Argentinan egindako pelikula da, Daniel Burmanek egin du eta oso harrera ona izan du han.

Asteko hirugarrena: The blind Side, betetzeko moduko amets bat.
Quinton Aaron eta Sandra Bullock dira protagonistak. Azken honi Oscarra eman diote pelikula honetan egindako lanagatik. Pelikula garestia da. 29 milioi dolarreko aurrekontua zuen pelikulak, baina Ameriketako Estatu Batuetan bakarrik, 250 milioi baino gehiago jaso dituzte takilan.
Michael da protagonista. Ia kale gorrian bizi da. Halako batean Leigh Annek -Sandra bullock- kalean aurkituko du eta kontatuko dio nola bere alabaren gelan ibiltzen den. Errukarria irudituko zio amari, eta bere etxera joateko gonbitea egingo dio. Gau bateko aterpea behar zuena, etxe bihurtuko da. Han geratuko da familiarekin bizitzen.
Mutikoa kirolari oso ona da eta, hala, pelikulak paraleloan kontatuko ditu futbol-amerikarrean partiduak irabazteko borroka eta bizitzako gerrak. Moralina ere badauka pelikulak. Michaeli esker asko ikasiko dute familiako kideek beren buruaz eta pertsona hobeak bihurtuko dira.

Villa Amalia da hurrengo pelikula. Ann pianojoloea da, kontzertuak ematen ditu han eta hemen, baina bat-batean bere bizitza geratu egingo da. Thomas bere bikotea beste emakume bat musukatzen ikusiko du. Hura uztea erabakiko du.
Hutsetik hasi nahi du. Orain arte egindako guztia atzean utzi, eta aurrera begira jarri. Beste pertsona bat bihurtzeko ahalegina egingo du.
Musikak emango dio babesa, eta aspaldiko lagun bat izango du alboan, Georges. Biak elkarrekin, uharte txiki batera joango dira eta han aurkituko du Villa Amalia.
Frantziatik dator filma hau eta Isabel Huppert da protagonista nagusia.
Generoa erabat aldatuta, bi komedia ere iritsi dira zinemetara. Marmaduke eta Ira Vamp.

Marmaduke zakur haundi bat da, gran danes horietakoa, 100 kiloko zakurra. Maitagarria da, oso ezagun egin da: berari buruzko komikiak ateratzen dituzte mundu osoan, eta telebistan ere ezaguna da.
Beti batetik bestera, familia batetik bestera, inon bere tokia topatzen ez duen gizarajoa izan da ordura arte baina badu, gainera, asko maite duen familia: Winslowdarrak. Familiak Kaliforniara bizitzera joatea erabakiko du eta mudantza hasiko dute. Bertara iritsitakoan ikusiko du ez dela batere erraza zakur bizilagunekin ondo konpontzea. Kaleko txakurrak eta txakur aberatsak aurrez aurre. Bera erdian sentitzen da. Badauka, ordea, hutsik egiten ez dion laguna, Carlos katua, bizkar gainean eramaten duen katua.

La venganza de Ira Vamp da asteko azken estreinaldia. 1910 urtea da. Lord Winston egiptologoa da protagonista. Italiako opera kantari batekin ezkonduta dago, Clarete Castafiorerekin.
Biak Mandacrestera jaongo dira bizitzera. Han bada etxe bat aitzina Lady Ira Vampena izan zena. Inork nola ez dakiela, heriotza susmagarria izan du Irak eta haren etxera jaongo dira.
Etxe puska horretan, Lady Ira Vampen estatua erraldoia dute; denei begira egongo balitz bezala eta neskame zein maiordomoek ere etengabe harekin alderatuko dute. Bere senarrak ere oso gogoan dauka señora.
Clarete desesperatuta dago, berak aginpidea nahi du, eta hala hasiko da denak zuzentzen, baina beste mundutik mendeku hartuko dio Lady Ira Vampek. Gauza paranormalak gertatuko dira etxean.
Josema Yuste, Florentino Fernandez eta Chiquito de la Calzada dira protagonistak.
Sandra Bullocken azken lana iritsi da zinemetara http://bit.ly/aTaFcE