Asteburua datokigu! Ostiralero bezala zinema-aretoetan gaur estreinatuko diren pelikulei so egingo diegu.
SIMPLEMENTE
‘Despertar de los sentidos’ Bilboko dantza taldearen ibilerak jasotzen dituen dokumentala da. Jon Anduezaren zuzendaritzapean, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian pasa den otsaileko Giza Eskubideen Jaialdian proiektatu zuten estreinekoz. Down sindromea duten hamar dantzarien Castro Urdialeseko hondartzan izandako gora beherak erakusten ditu dokumentalak.

MAMUT
Leo eta Ellen dira protagonistak. Leo bideo jokoen sortzailea da eta sekulako arrakasta lortu du. Dirutza egin du eta momentu onenean sentitzen da. Ellen, bestalde, bere emaztea zirujaua da. Larrialdi zerbitzuetan egiten du lan eta honek ere lana du bere bizitzako erdigune. Lana besterik ez du egiten. Jackie izeneko alaba daukate baina ez dute ikusi ere egiten. Egun batean Ellen pentsatzen hasiko da bere bizitzari buruz eta bere lehentasunak aldatu beharko lituzkeela. Gabriel Garcia Bernal eta Michell Williams ditugu akte nagusi.

THE GOOD HEART
Brooklyngo zubipean eta kartoizko kaxen artean bizi da Lukas. Bere buruaz beste egiten saiatuko da baina huts egingo du eta ospitalera eramango dute. Bertan Jaques taberna bateko nagusia ezagutuko du eta biak sendatzen direnean, Lukas Jaquesen tabernan hasiko da lanean. Bien artean harreman estua eta berezia sortuko da.

THE LAST SONG
AEBetan girotuta, banatutako aita bat dugu protagonista. Alaba nerabea dauka, Ronnie, eta harekin uda pasatzekotan da. Alabak ez du harekin egon. Musika da biei gustatzen zaiena. Bien arteko zubi lana egin dezakeen bakarra musika da, eta aita bide hartatik saiatuko da. Miley Cyrus izar nerabearen azken filma dugu. Hannah Montana pertsonaitik aldendu nahi izan du Cyrusek.
SEX IN NEW YORK 2

Glamourra ekialde hurbilean. Carrie, Samantha, Charlotte eta Miranda Abu Dabira joango dira, lagunen arteko ihesaldi bat egiteko asmoz. Bertan hasiko dira amatasunaz eta ezkontzaz pentsatzen eta baita bizitzan egin nahi dutenaz ere. Bakar batek ere ez du betetzen ustez gizarteak markatzen duen bidea eta ez dute famili trankil, iraunkor eta aspergarririk osatuko. Filma Marokon grabatu zuten eta izar batzuk agertzen dira bertan, hala nola, Penelope Cruz, Miley Cyrus etya Lizza Minelli, besteak beste.
KICK ASS
Dave Lizewski New Yorkeko nerabea saiatuko da superheroi bat izaten. Komikiak irensten ditu eta Interneten erositako buzo berde bat jantzita, Kick Ass superheroia lanean hasiko da gaizkileen kontra. Baina gauzak ez dira erraza izango. Dave ez dago batere trebatuta baina arerio guztiak gainditzea lortuko du eta benetako fenomeno bihurtuko da. Zuzendaritza lanak Matthey Vaughneko bete ditu eta Nicolas Cage aktorea ere filmean agertzen da.
‘Mamut’, ‘The good heart’, ‘Sex in New York 2′… asteko estreinaldien artean http://bit.ly/bmA9OM
RT @CarteleraEITB: ‘Mamut’, ‘The good heart’, ‘Sex in New York 2′… asteko estreinaldien artean http://bit.ly/bmA9OM