Zine karteldegiari bistadizoa botako diogu; ostiralean gaudenez, estreinaldiak heldu dira zinema-aretoetara.

Aste honetako estreinaldien artean, oso berezia den bat: 80 EGUNEAN… euskarazko filma. JON GARAÑO eta JOSE MARI GOENAGAren lehen lan luzea da, eta gogoratuko duzue, asteartean izan genituen FAKTORIAn mahai honen bueltan.. Bi emakume helduen artean ezustean sortzen den harreman homosexuala jorratzen duen istorioa dakarkigute. Axun eta MAITE 70 urteko emakumeak dira. Lehenengoa, alabaren senar ohia zaintzera joango da ospitalera eta bertan gaztaroko ezaguna duen Maite topatuko du. ITZIAR AIZPURU da Axun eta Maite, berriz, MARIASUN PAGOAGA
Gaztetan zuten kimika onak oraindik irauten duela sumatuko dute. Axolagabe gozatu eta dibertituko dira elkarrekin… Axun, bere laguna, Maite, lesbiana dela jabetu arte. Eta hor dator galdera, zer jarraitu: burua ala bihotza?
Apirilaren 23an proiektatu zuten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian, eta gaurtik aurerra ikusi ahal izango da Hego Euskal Herriko zinema areto guztietan..

Eta maitasun kontuekin jarraituko dugu; Italiatik datorkigun IO SONO L’AMORE drama aitzakia hartuta. Italiako goi burgesiaren familia bat lorategiz inguratutako eraikin ikusgarri batean bizi da. Horma barruan ere, euren gizarte-posizioari dagokion jarrera eta itxurari eutsi beharra ikasi dute gurasoengandik dute EDOARDO, GIANLUCA eta ELISABETTA seme-alabek… baina maitasunak beti ez du gizarte mailaketa errespetatzen
Familiako etxekoandre aberatsa eta sukaldari xumearen artean pizten den pasioa kontatuko digu LUCA GUADANINO zuzendariak.
Italiako familia baten bizimodua kontatuko digu BAARIA, hurrengo filmak ere. Pasioa topatuko dugu hemen ere… oso kontestu edo ingurune desberdinean, ordea. Siziliako familia bateko hiru belaunaldien ordezkari dira TXIKKO aitona, Peppino semea eta Pietro biloba… eta 50 urteko bilakaera sozio=politikoa islatzen du istorioak berak.

Italiako Palermo txiroan, Mussoliniren faxismo garaian ezagutzen dugu Txiko, literaturak eta liburuek liluratuta bizi den artzaia. Peppino bere semeak, berrriz, urte horietan ohikoak ziren agintarien gehiegikeria eta bidegabekeriak jasan ezinik politikaren bidea hartzen du eta komunista bihurtzen da. Bigarren Mundu Gerran , politika oztopo bilakatuko da bere bizitzako emakumea maitatu ahal izateko. Pietro biloba jasiotzen denean,ordea, Gida ostean, beste batzuk izango dira familiako kezkak…
Frantziar burges lagun talde baten maitasun gora-beherak komedia gisa kontatuta hurrengo filmeam, PIECE MONTEÉ, EZTEI- OPILA. Berengere eta Vincent urrezko seaskan jaiotako bi gazte dira, euren tradizio burgesari lotuta bizi direnak. Eta ezkontza ere, idatzita ez dagoen baina guztiek ezagutzen duten protokolo bati jarraiki prestatzen dute; udaberriko egun eguzkitsu batean, lanada-eremu zoragarri batean ezkontzen dira, familia eta lagunak alboan dituztela.

Dena da idilikoa… Frantziar kanpiña koloretsua, gonbidatuen jantzi eta pamela garestiak, oturuntza oparoa… baina maitasuna eta burguesiaren odolezko loturak ez dira beti bat etortzen.. eta bikotekidea bihotzak beharrean familiaren ohorezko kodeak aukeratzen duenean goiz ala berandu, agerian geratzen dira idilikoak ez diren arazoak…
Une batez komedia alde batera utzi eta Irandik datorkigun DRAMA batekin jarraitu behar dugu… ABOUT ELLY du izena, eta gazte talde baten ospakizun bat izango da kontakizunaren ardatza eta misterioa ere ez da faltako.
AHMAD iranen jaiotakoa izaki, baina Alemanian bizi da bere unibertsitate ikasketak burutu zituenetik. Emaztea ere alemaniarra zuen, baina banatu berria da. Jaioterrira egiten duen bisita batean, bere omenezko ospakizun-asteburu bat antolatzen dute bere lagunek Kaspio itsasoan. Horietako batek gonbidatuta, etorri den ELLY neska alaia biharamunean desagertzearekin batera , lagunhen artean azken urteotan ezkutatutako trapu zikiñak aterako azaleratuko dira…

Eta herrialde beran baina mende batzuk lehenago kokatuko gaitu hurrengo akziozko supreprodukzioak: PRINCE OF PERSIA: THE SANDS OF TIME
Kasu honetan, gainera, ez da eleberri batean oinarritutako bertsioa, bideojoko bat aurrekari izan duena baizik! Pertsiar erreinuko maraja, errege eta gobernuko ordezkari diren visirren arteko traizioek aitzakia jarriko digute JEIK GILENHAAL (“Brockebak Mountain”eko protagonistetako bat, besteak beste) aintzinako gudari plantarekin ikusteko..
Arerioak hondarrezko estatua bihurtzen dituen Visirarren ezpata sakratua berreskuratu beharko du sorginkeria indarrik gabe

uzteko, eta, noski, FARAh printzesa ederra izango du alboan.
Hurrengo pelikula Estatu Batuetatik dator, eta gaur egun telebistan oso modan dagoen gaia jorratzen du : fama eta ospea lortzeko ametsa duen kantari baten gora-beherak dakarkz-kizgu…
THE MARC PEASE EXPERIENCE jatorrizko izena du filmak. Kosta hala kosta, amestutako ospea bilatu nahaian dabilen protagonista tematia erriz, BEN STILLER… Ezugarri hauekin, noski, KOMEDIA zoro xamar baten aurrean gaudela, argi dago!
Zortzi urte pasatu dira Marc Pisek institutua utzi zuenetik , baina eskolako ikuskizun musikaletako izar zeneko garaiak

ezin izan ditu burutik uxatu… A Capella abesten duen talde bat sortuko du protagonistak, zuzenean izarren olinpora eramateko asmoz…eta horretarako, bere garaian insituktoko irakasle izan zuen JONi laguntza eskatuko dio.
Maisuak bere neskalagun ohiarekin harremana hasi duela jakiten duenean, ordea, iada ez zaio hain ideia ona irudituko Marki… eta endreduak, noski, ez dira faltako
Hemen duzue aretoetan dagoenaren aurrerapen bat:
Prince of Persia: bideojokoetatik, zinema-aretoetara http://bit.ly/b2Msvl