Maiatzaren 7an estreinatuko da Espainiako Estatuan, Nikola Txikiren filma: “El Pequeño Nicolás”. Duela 50 urte sortu zuten pertsonaia unibertsal hori Rene Goscinnik eta Jean-Jacques Sempek eta geroztik milioika lagunek irakurtzen dituzte bere abenturak mundu guztian.
Europako beste hainbat herrialdetan estreinatu dute jada filma, Frantzian, esate baterako, eta jada 10 milioi lagunek ikusi dute. Hemen duzu trailerra, gaztelaniaz:
Hauxe da filmaren sinopsia: “Nikolas gurasoekin gustura bizi den mutiko bat da. Haur guztiak bezala, asko maite dute bere gurasoek, lagun jatorrak ditu eta asko gustatzen zaio jolastea. Egun batean, amak beste haur bat izango duela jakiten du eta galdera bat etortzen zaio burura: zer egin dezake bere gurasoak berarekin “ahaztu” ez daitezen? Zer egin dezake “ezinbesteko” bihurtzeko?”
Nikolas Txikiren abentura ikusi nahi baduzu, kontsultatu zinema ordutegiak!
Bua ze ona!!! Txikitan ner liburu faboritua zan!! Aber pelikula nolakua itten duten!!
Apustu egingo nuke gurasoek seme-alabek baino gustorago ikusiko dutela pelikula! Gaur egun ere irakurtzen al dituzte Nikolas Txikiren abenturak???
Maiatzaren 7an estreinatuko da Nikolas Txikiren filma http://bit.ly/bR5xG1