eitb.com-ek sari ederrak irabazteko aukera ematen dizu hemen, Zinemako Blogean, irakurgai dituzun edozein albistetan zure iritzia eta kontakturako email bat uzteagatik.
Zinema-aretoetan dauden filmei buruzko iritzia, zinema munduan gertatzen diren albiste bitxien ingurukoa, gustuko dituzun pelikulen gainekoa… nahi duzuna komenta dezakezu!
Hauexek dira lehen opariak:
– ETB2ko ”Date el bote” saioko joko ofiziala (EITB produktuak). Irabazlea: Txontxu (zozketa: azaroak 2)
-Filmetako errezetak biltzen dituen ”Cocine” liburua (EITB produktuak). Irabazlea: bela (zozketa: urriak 19)
–George, kuxkuxeroa DVDa (EITB produktuak). Irabazlea: Esther (zozketa: urriak 5)
– Rey de Copas Atlheticen historiari buruzko dokumentala (EITB produktuak). Irabazlea: Sergio (zozketa: irailak 21)
– Rudy, txerri azkarra DVDa (EITB produktuak). Irabazlea: Haritz (zozketa: irailak 7)
– Oh Happy Day musika CDa (EITB produktuak). Irabazlea: Haritz (zozketa: abuztuak 24)
– Mihiluze jokoa, PCrako (EITB produktuak). Irabazlea: Xan (zozketa: abuztuak 10)
– Robots euskerazko filmaren DVDa (EITB Produktuak). Irabazlea: Arkaitz: (zozketa: uztailak 27)
– Ice Age 2 euskerazko filmaren DVDa (EITB Produktuak). Irabazlea: Ali (zozketa: uztailak 13)
– Aupa Etxebeste! filmaren DVDa (EITB Produktuak). Irabazlea: Josu (zozketa: ekainak 30)
– Go!azen filmaren dvda (EITB Produktuak). Irabazlea: Marian (zozketa: ekainak 15)
– Heroes telesaileko hiru kamiseta. Irabazleak: Jonan, begioker, Itziar (zozketa, ekainak 1)
– Mihiluze jokoa, PCrako (EITB Produktuak). Irabazlea: Jonan (zozketa,maiatzak 18)
– Filmetako errezetak biltzen dituen “Cocine” liburua (EITB Produktuak). Irabazlea: Ana (zozketa, maiatzak 5)
orain dela hogei bat urteko “fama” filma izugarri gustatu zitzaidan. Espero dut aurtengoa hobea izatea. Zain nago.
Pasa den asteburuan ”La sombra del poder”, Ben Affleck eta Russell Crowe aktoreen film berriena ikusi dut. Politikan dagoen korrupzioa jorratzen du filmak. Asko pentsarazi nau. Errealitateak fikzioa gainditzen duela jakinda… Uff!Zenbat trapu zahar ote daude gure politikarien sorbaldetan?
Egia, esan, niri azkenaldiko filmak asko gustatu zaizkit. Hasteko, la casa de mi padre, bigarren, fuga de cerebros eta azkenik mentiras y gordas, nahiz eta honek argumentu gutxi izan.
Zuei, zein pelikulak iruditzen zaizkizue politak azken aldi honetan?
Jonny To-ren “Election” filma da nik azkenaldean gustokoen izan dudanetako bat. Ikusi!
azkenaldian ikusi dudan filmerik gustukoenetakoa izan da angeles y demonios,el codigo da vinci baiño askoz hobea nire ustetan
Niri asko gustatu zitzaidan ‘Angeles y Demonios’.Ez dut Dan Brownen libururik irakurri eta ez nuen ‘El codigo da Vinci ikusi’, baina filmak liluratu egin nau. Filmak erritmo bizia du eta uneoro tentsioa mantentzen du. Izugarri azkar igaro zitzaizkidan zinemako bi orduak.
Ezin berdina esan ‘Fighting: Puños de asfalto’ filmarengatik. Ez gatzik eta ez piperrik ez duen filma da. Ez du merezi 7 euro ordaintzea filma ikusteagatik. Istorioa sinplea da.
ikusi dudan azkena Gran Torino izan da.
Clint Eastwood heldu eta nagusi (baita adinean nahiko aurreratua) batentzako neurrizko traje dotorea.
“Terminator Salvation”, zinean akzioaz, efektu espezialez eta soinu kalitateaz gozatzeko aukera paregabea. Argumentuari buruz eta gidoiari buruz ezin esango dut onak direnik, baina denborapasa ederra. Gainera, Schwarzenegerrik gabeko Terminatorren kontra negoen, baina momentu batean agertzen da gure Arnold! Ez da bera, ordenagailuz egindako Arnold Scwarzenager baizik, baina nahikoa ni gustura geratzeko!
Zinera sukalde kontuak ikusteko gogoarekin joan nintzen baina iada ez zegoela esan zidatenean ba Teerminator en azkena ikusi nuen.Nahiko entretenigarria izan zen behintzat,baina nire ustez,euskal zinea bultzatu beharko genuke,adibidez denbora gehiago utziz karteleran gure luzemetraiak.Aio!!
“Los hombres que no amaban a las mujeres” irakurri ostean, filma ikusteko irrikan nago. Ondo moldatu badute, oso filme entretenigarria izango da!!
“Querido tio”… pelikula bikaina. Angeles y Demonios ikustera joan, eta azkenean komedia hau ikusi genuen, eta benetan entretenigarria…ez da ohiko komedia erromantikoa, lagunarteko kontuak jorratzen ditu…
Triste samar zauden egun batean ikusteko, pelikula paregabea….
Atzo Lars Von Trierren Anticristo filma ikusten izan nintzen zineman. Egia esan erabat jota uzten zaitu filmak. Nik uste baino bortxazko eta sexu eszena gutxiago zeuden. Izugarrizko kritikak jaso ditu zuzendariak horregatik eta benetan gordinagoa zela uste nuen. Hala ere, oso gogorra da filma, erotuarazi egiten zaituen horietakoa. Erabat gomendagarria. Zerbait ezberdina da eta gizakia noraino hel daitekeen erakusten du.
Nik 9garren distritoa edo District9 ikusi berri dut.Hasieran nahiko kaxkarra iruditu zitzaidan egia esan, baina minutuak pasa ahala, hobetzen zihoan, ez baita extralurtarren filme tipiko horietakoa argumentuari dagokionez. Gainera efektuak ere sekulakoak ditu, nire ustez harrituta utziko ditu ikusleak.Beste bat arte!!
Atzo “La maquina de pintar nubes” pelikularen estreinaldia ikusteko aukera izan nuen. Gau zoragarria. Aurkezpen gala bikaina. Pelikulari dagokionez, bistakoa da maitasun handiz egindako filma dela. Argumentua bera ez da beste mundukoa, eta protagonistaren eta neskatoaren arteko maitasun istorioa aurreneko momentutik surrealista dela ikusten da. Hori aparte utzita, gainerakoan pelikula benetan hunkigarria…Bingen Elortzaren interpretazioa itzela…
Zorionak guztioi!!!!!
“El secreto de sus ojos” ikusi nahi dut, inor ez baitut entzun beraren inguruan gaizki esaka
La casa de mi padre filma, euskadin grabatutakoa, hoberenetakoa iruditu zait. Gainera, aktore mundialak.
Zorionak film hau egiteagatik.
Duela gutxi ikusi dut Milleniun II ,egia esan ez zait asko gustatu nahiz eta liburuekin oso engantxatuta egon, pena bat izan da egindako moldaketa, ia suerte pixkatekin date el bote jolasa irabazten dodan, beste bat arte!
Utzi iruzkin bat eta irabazi sariak! http://bit.ly/5BvJxv