Ostegun honetan, urriak 29, hasiko da 2012 filmaren estreinaldi egunerako atzera-kontaketa. Roland Emmerich zuzendariaren film apokaliptikoaren kanpaina egiteko, azken garaiotan kaleratu den 30 segundoko telebistarako spot ikusgarriena emango dute estatu mailako telebista-kate nagusietan.
23:00ak puntu-puntuan direnean, TVE1, Antena3, Telecinco, Cuatro eta La Sexta kateek, TDTko Antena 3 Neox eta Nova, FDF, la Siete eta SET nahiz ordaindutako AXN, FOX, Calle 13, Discovery Channel eta National Geographic kateek iragarki bera emango dute; gero on-line mundura igaroko den kanpaina bereziari hasiera emanez.
Gutxi gorabehera 13 milioi ikuslek ikusiko omen dute batera iragarkia; une horretan telebista ikusten ari direnen %80k, alegia.
Interneteko inbasio mediatikoa hurrengo egunean iritsiko da, urriaren 30ean. Antzeko zerbait egingo dute sarean ere, eta webgune, atari zein sare hauek hartuko dute parte: MSN, Google SEM, Yahoo, Terra, El Mundo, Marca, Facebook, Tuenti, 20 Minutos, Grupo G+J Adlink, Adconion, AOL Advertising, FHM, Tu Tv & Periodista Digital. Internauten %77arengana iritsiko omen da kanpaina.
On-line ekimen honek Sony Pictures Releasingen 2.0. gune berrira bideratuko ditu erabiltzaileak eta bertan, urteko fenomeno zinematografikoa izango omen denaren 5 minutu ikusteko aukera izango da.
2012 munduaren amaiera eragingo duen kataklismo baten inguruko abentura epikoa da. Bizirik irauten dutenen istoria azaltzen duen film zirraragarria. Roland Emmerich da zuzendaria eta ondorengo hauek aktoreak: John Cusack, Chiwetel Ejiofor, Amanda Peet, Oliver Platt, Thandie Newton, Danny Glover eta Woody Harrelson. Hain zuzen ere, Donostiako Zinemaldian izan ziren horietako batzuk filma aurkezten.
Abenduaren 21ean iritsiko da gure zinema-aretoetara.
Please comment with your real name using good manners.