Hollywood geroz eta gehiago sostengatzen da Twitterren edo Facebooken gisako sare sozialetan euren filmen berri emateko, baita estreinatu aurretik ere. Zinegileek sare sozielaten esaten dutenak geroz eta eragin gehiago du filmen emaitzetan, kritikoek diotenaren gainetik.
Estudioetako nagusientzat garrantzitsua da filmek eragiten duten zalaparta eta interesa edo sare sozialetan eragiten dituen solasaldiak erregistratzea. Azken hilabeteotan, Interneteko ahoz ahokoaren eragina frogatuta geratu da. Twitterren eginiko iruzkin batek film baten arrakasta edo porrota ekarri dezake.
Adibidez, Paranormal Activity filmaren gainean sare sozialetan sortu zen zalapartaren eraginez 7,9 milioi dolar bildu zituen AEBetako eta Kanadako zinema-aretoetan. Oso zifra onak lortu zituen Paranormal Activityk, kontuan hartuta 200 zinema-aretotan soilik proiektatu zela.
Txanponaren beste aldea da Brüno. Uste baino emaitza kaskarragoak lortu zituen leihatiletan zenbait pertsonek Twiterren eta Facebooken eginiko iruzkin negatiboen ondorioz.
Fizziology webguneak astero sarean gehien hitz egiten den filmen zerrenda egiten du. Estreinatu baino bi egun lehenago, Paranormal Activity filmak Luna Nueva edo Crepusculo filmek baino iruzkin gehiago zituen. Urriaren 23an estreiantuko den Millennium II filmak ere badu bere txokoa Facebooken.
Hollywoodek kontuak sortu ditu Facebooken eta Twitterren: http://tinyurl.com/yllxst4