Friends saio estatubatuarra gustuko zutenak pozik egon daitezke. Izan ere, Jennifer Aniston (Que les pasa a los hombres), Courteney Cox (Mas alla de los sueños), Lisa Kudrow (School Rockband, Hotel para perros), Matt LeBlanc, Matthew Perry (17 otra vez) eta David Schwimmer (Madagascar 2) berriz ere elkartu egin daitezke, azken urteetan izan den telebistako serie arrakastatsuena zinemara eramateko.
Friends-en, Guntherren, Central Parkeko kafetegiko zerbitzariaren, papera egiten zuen aktoreak aurreratu duenez, ideia gustuko dute aktore guztiek eta filma egiteko interes handia dute guztiek.
2004an grabatu zuten telebistako saioaren azken atala, eta orduz geroztik etengabeak izan dira Monica, Rachel, Phoebe, Chandler, Ross eta Joey zineman ikusiko genituela zioten zurrumuruak. Orain arte, baina, horietako zurrumurru bat bakarra ere ez da egikaritu. Orain baina, Sexo en Nueva Yorkek zineman izan duen arrakasta ikusita (hau ere telebistako saioa zen berez), momentu ideala dela uste dute guztiek.
The News of the World egunkariak kaleratutako informazioaren arabera, David Crane eta Marta Kauffman, telesaioa sortu zutenak, egongo dira zinemako proiektuaren atzean eta 2011ko udan iritsiko da mundu guztietako zinemetara.
Filma zinemara iritsi bitartean, ikusi orain zinemetan dauden pelikulen ordutegiak.
Please comment with your real name using good manners.