Jessica Biel (Planet 51 filmeko ahotsetako bat) ere 80ko hamarkadan horren ezagun egin zen A Taldea telesailaren zinemako moldaketan izango da. Liam Neeson izango da Hannibal Smith taldeko burua eta Bradley Cooper (Qué les pasa a los hombres) Fénix, taldeko mutil “deigarria”.
Biel negoziaketak ixten ari da oraintxe Fox ekoiztetxearekin. Armadako general baten papera egingo du, Felixen neska-lagun ohi ere izango da, eta bereak eta bi egingo ditu taldea atzemateko.
Neeson eta Cooperrez gain, hauek osatuko dute A Talde mitikoa: Quinton Jackson ‘Rampage’ borrokalari profesionala (Terminator Salvation) MA Barracus izango da eta District 9 filmean ikusgai dugun Sharlto Copley Mad Murdock izango da.
Azken urte hauetan telebistako saio bat baino gehiago iritsi da pantailetara: “Corrupción en Miami”, “Los hombres de Harrelson” eta “Starsky y Hutch”, besteak beste, eta horien arrakasta berdindu edo gainditu nahi du El Equipo A izena izango duen filmeak.
Akziozko filmak gustuko badituzu, ez galdu oraintxe zinemetan ikus ditzakezunak!!
Please comment with your real name using good manners.