Zonko broma dendatik buelta bat ematea, Bertie Botten goxokiak erostea, Las Tres Escobas izeneko tabernan gurinezko garagardo bat hartzea edo hipogrifo baten bizkarrean hegan egitea posible izan daiteke laster. Izan ere, “Harry Potterren Mundu Magikoa” izeneko parkea irekiko dute udaberrian Floridan.
Harry Potterri eskainitako Disneylandia antzeko horretara joaten direnek, gainera, “kalabaza” zukua hartu ahal izango dute Hog’s Head pubean( Txerri Burua), Magia Eskolatik barna ibili eta Hontztegia bisitatu.
Tramankulurik ikusgarrienak Dragoiaren desafioa -abiadura altuko mendi errusiar bikia- eta Hipogrifo Hegaldia -Hogwarts gainetik ibiliko den mendi errusiar familiarra- izango dira.
Warner Brosekin akordioa erdietsi ostean, Universalek kudeatuko du parkea.
Harry Potter zalea bazara, ikusi bere azken filma: Harry Potter y el misterio del príncipe. Eta bestela, badituzu beste hainbat aukera ere zinema-aretoetan.
Please comment with your real name using good manners.