Azaroan 13an estreinatuko da mundu guztian 2012, Apokalipsiari buruzko filma. Hasiera batean Espainiako Estatuko zinemetan astebete edo bi aste beranduago estreinatu behar bazen ere; azkenean, sortu den ikusmina ikusita, Sonyk estreinaldia aurreratzea eta mundu guztian bezala, pelikula hori azaroaren 13an estreinatzea erabaki du hemen ere.
Filmak ondorengo galdera du abiapuntu: Maya egutegiaren arabera, 2012an amaituko da mundua. Prestatuko al dituzte gobernuek euren herritarrak?
Hondamendi eta azpijokoen inguruko filmak gustuko badituzu, ez galdu District 9 ere.
Bestela, hemen dituzu film eta ordutegi guztiak.
2012, munduaren amaiera uste baino lehenago iritsiko da: http://tinyurl.com/mxjjyz