Disneyk Marvel erosi ostean, Warnes Bros.ek atzean ez geratzea erabaki du eta DC Entertainment sortu du, DC Comicsen pertsonaiak zinemara eramateko helburuz.
DC Entertainment ez da, ordea, DC Comicen superheroiak zinemara eramateaz bakarrik arduratuko, bideojoko, telebista, Internet eta argitaletxeen munduan ere tokia egin nahi dute eta hilero-hilero komiki-istorio berriak kaleratuko dituzte.
Zinemari dagokionean, Batmanen sagarekin jarraituko dute El caballero oscuro filmaren arrakastaren ondoren. Batmanen atal berriaren aurretik, baina, Jonah Hex iritsiko da gure pantailetara, Josh Brolin, Megan Fox eta John Malkovich protaginista dituen westerra (2010), uztail erdialdera grabaketak hasi dituen The Losers, Ryan Reynolds protagonista izango duen The Green Lanter (2011) eta Guy Ritchiek zuzenduko duen Lobo, besteak beste.
Wonder Womanen moldaketa ere asmo horien artean dago eta zinemara eraman nahi dituzte Flash, Shazam eta Aquaman bezalako pertsonaiak ere. Eta hori guztia, Liga de Justicia, Batman eta Superman elkarrekin izango dituen filma kontuan hartu gabe.
Horiek denak iritsi bitartean, aprobetxatu egun zineman ditugun filmak ikusteko!
Please comment with your real name using good manners.