Johnny Depp (Enemigos publicos), Jude Law, Colin Farrell (Cuestión de honor) eta Heath Ledger, pertsona bera dira El imaginario Doctor Parnassus filmean. Ledgerrek amaitu gabe utzi zuen filma eta bere hiru lagunek filma grabatzen jarraitu zuten, hildako aktorearen omenaldi gisa.
Terry Gilliamek zuzenduriko zinta fantastikoan Ledgerrek Tonyren rola betetzen du. Tonyk Parnassus doktoreari lagunduko dio bere alabaren arima deabruaren atzaparretatik askatzen.
Heath Ledger 2008ko urtarrilaren 22an zendu zen eta ezin izan zuen hasitako lana amaitu. Zuzendariak filma amaitzea lortu zuen Johnny Depp, Jude Law eta Colin Farrell aktoreen laguntza desinteresatuari esker. Hollywoodeko hiru aktoreek Ledger lagunari omenaldia egin nahi izan zioten berak hasitako lanari amaiera emanez.
Abentura horrek hainbat zailtasun gainditu behar izan ditu banatzailea aurkitzeko. Izan ere, sinbolismoz beteriko istorioa izateaz gain, istorio ezohikoa da.
Ledger pantaila handian ikusteko azken aukera izango da. Gogoan izan Heath Ledger mito bihurtu zela, El caballero oscuro filmean Jokerren rola betetzeagatik hil osteko gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar saria jaso ondoren.
El imaginario del Doctor Parnassus urriaren 23an estreinatuko da eta bi hilabete geroago helduko da AEBetako zinema-aretoetara.
Heath Ledgerren lau aurpegiak: https://blogak.eitb.eus/zinemakoestreinaldiak/2009/09/11/515/