Danny Boyle, Slumdog millionaire filmeko zuzendaria “gero eta gertuago” dago 1996ean izugarrizko arrakasta izan zuen Trainspotting filmaren jarraipena grabatzetik. Robert Carlyle aktoreak gaur BBCn esan duenez, Boyle film berriko gidoian murgilduta dabil, eta Porno izenako du.
Trainspottingen -Irvine Welshen eleberrian oinarritutako filma- Begbie zoro bortitzaren papera egin zuen Carlylek eta horren gustura dago pelikula harekin eta izan zuen zuzendariarekin, Boylek eskatuko balio “suzko uztaian bizkarrez salto” egingo lukeena eta berriz ere berarekin lan egin ahal izateko prest legokeela doan lan egiteko. Hala esan du behintzat.
Welsh berak idatzitako “Porno” liburuan, Trainspottingen agertzen diren Edimburgoko (Eskozia) lagun heroinazaleak 10 urte beranduago nola dauden kontatzen da. Liburu hori zinemara eramateko aukerak nahiko zeresan eman du azken aldian.
Batzuk irrikitan itxaroten duten bitartean, beste batzuk uste dute Trainspottingi bigarren zati bat gehituz gero, nolabait “izorratu” egingo dela filmaren xarma. Azken horien artean dago, adibidez, Ewan McGregor aktorea -Renton zen Trainpottingen, drogak eta indarkeria uzten zituen lagun bakarra-.
Azkenan, baina, Edimburgoko mutilen ibilerak kontatzen dituen filma egin, egingo dutela dirudi, eta guk lasai-lasai itxaron beharko dugu zinemara iritsi bitartean.
Please comment with your real name using good manners.