Robert Redford zuzendaritzara itzuliko da. Leones por corderos filma egin zuenetik bi urtera, zinegile estatubatuarrak politikaren munduan murgiltzea erabaki du; politikari buruzko film bat egitea, hobe esan. Hala, Abraham Lincoln AEBetako 16. presidentearen hilketari buruzko pelikula prestatzen ari da.
The Conspirator izena izango du filmak eta The Hollywood Repoter aldikariak kalertu duenez, filma Mary Surrattengan oinarrituko da, Lincolnen hilketa prestatu zuten pertsonetako batengan, alegia.
Oraindik ez dago izen jakinik baieztatuta, baina lehen zurrumurruen arabera, James McAvoy britainiarra izan daiteke Frederick Aiken, Surratten abokatuaren papera egingo duena. Surratt errudun izendatu zuten eta heriotza-zigorra ezarri zioten.
Hau ez da, gainer, Hollywooden Lincolni buruz prestatzen ari diren film bakarra. Izan ere, Steven Spielberg ere pertsonaia honen biografia prestatzen ari da. Film horretan Liam Neeson litzateke protagonista.
Ez gaudo oraingo filmak!
Please comment with your real name using good manners.