Historiako ikertzailerik ezagunenaren bertsio berrian izango da Brad Pitt ere. Guy Ritchiek zuzendu eta Robert Downey Jr. protagonista duen filmean, Moriarty, Holmesen etsaia, izango da Pitt.
Daily Mirror egunkariak zabaldu duenez, filmaren produktoreek istorioa bermoldatzea eta Moriarty sartzera behartu dute zuzendaria, eta horregatik sartu da orain Brad Pitt grabaketan. Pitt Ritchieren oso laguna da Snatch: Cerdos y diamantes errodatu zutenetik eta segituan esan omen dio baiezkoa.
Hala, beste 10 egunez luzatuko da grabaketa Londres inguruetan eta Downey Jr (Holmes) nahiz Jude Law (Dr. Watson) euren lana bukatuta zeuden arren, litekeena da berriz ere errodaje tokira joatea, Pittekin egin beharrako eszenak grabatzera.
Berez aurtengo urte bukaerako kaleratu behar zuten filma, baina azken orduko gertaera horiek direla medio, litekeena da hilabete batzuk atzeratzea estreinaldia.
Please comment with your real name using good manners.