Duela gutxi Good filmean ikusi dugun Viggo Mortensen aktore estatubatuarrak Argentinako Poesia Berriaren antologia aurkeztu du. Hain zuzen ere, berak zuzentzen duen Perceval Press argitaletxeak kaleratu du lana AEBetan.
Mortensen Argentinan bizi izan zen 3 urte zituenetik 11ra eta beti esan izan du lotura handia sentitzen duela herrialde horrekiko. Orain 90eko belaunaldiak egindako poesiak biltzea erabaki du esker on gisa. Hauek dira egileetako batzuk: Washington Cucurto, Mario Arteca, Francisco Garamona, María Medrano, Gabriela Sacone eta Ana Wajszczuck.
Mortensenek pasioz bizi ditu pintura eta literatura eta hainbat proba ere egin izan ditu argazkilaritzarekin eta musikarekin.
Orain, ikusi egin beharko da editore paperean aktore paperean adina arrakasta duen.
Bere film berria iritsi bitartean, ikusi zer dagoen zinemetan.
Please comment with your real name using good manners.