Telebistan lortu zuen arrakasta txikitan eta gero musikara igaro zen. Orain, berriz, hastapenetara itzultzea erabaki du.
Azken garaiotan abeslari gisa ezagutu dugun arren, artista estatubatuarrak zinemara jauzi egitea erabaki du eta egun Boonie and Clyde klasikoaren remakea grabatzen ari da.
Hilary Duff (Bonnie) Kevin Zegersekin (Clyde) arituko da paper berri honetan, historiako lapur-bikote ezagunenari bizitza emanez. Beraz, maitasuna eta akzioa uztartuta izango dira bertsio berrian ere.
Baditu proiektu gehiago ere, gainera. Hala, udazkenean Gossip girl telesaio ezagunean hasiko da. Olivia Burke izango da bertan, New Yorkeko unibertsitatera joango den izar bat.
Oraingoz, kontsulta ezazu zein film ikusi dezakezun gertuen duzun zineman!
Please comment with your real name using good manners.