Miley Cyrus eta Zac Efron elkarrekin dabiltza. Tira, amodio kontuetan ez dakigu, baina lanean bai behintzat. Hannah Montana eta High School Musical filmen protagonistak film berri bat grabatzen ari dira, AEBetako zinema web garrantzitsuenak, Cinemablend-ek jakinarazi duenez. Itxura denez bi artista gazteak 1959. urteko Gidget filmaren remake-a egingo dute. Film horretako protagonista Sally Field aktore ezaguna zen eta surf-sukarraren hasiera ekarri zuen.
Filmak Francine (Miley Cyrusek egingo luke paper hori) izeneko 16 urteko neska baten istorioa kontatzen du. Francine hondartzara joango da lagun batzuk joango da eta zerbait gertatuko zaio. Orduan, MoonDoggiek (Zac Efroni eskaini diote paper hori) erreskatatuko du. Biek maitasun istorio bat izango dute, olatuen doinupean.
Ez Mileyk ez Zacek ez dute baieztatu rol horiek onartu dituztenik. Dena den, Efronek beste komedia erromantiko bat egingo duela baieztatu du: Charlie St. Cloud. Amanda Crew izango du alboan High School Musical-eko protagonistak.
Bi izar hauen filma iritsi bitartean, kontsultatu oraingo filmen ordutegiak!
Please comment with your real name using good manners.