Ryan Reynoldsek (La proposición, X-Men Origenes: Lobezno) erdietsi du La linterna verde filmeko protagonistaren rola. Aipaturiko akziozko filma izen bereko komikietan oinarrituta dago. Martin Campbell izango da zuzendaria eta Gregorio Berlantik idatzi du gidoia Marc Guggenheimen eta Michael Greenen alboan. Grabaketa lanak urtarrilean hasiko dira.
Aktore kanadiarra gelditu gabe dabil lanean. Izan ere, maiatzaren 1ean X-Men Origenes: Lobezno heldu zen eta aurreko astean estreinatu zuen La proposicion filma. Azken film horretan Sandra Bullock aktorearen alboan lan egin du eta dagoeneko 100 milioi dolarren muga gainditu du mundu osoan. Aktoreak ez du oporrik hartzeko asmorik eta laster Buried filma grabatzen hasiko da Bartzelonan.
Reynolds pantaila handian ikusi nahi baduzu, kontsulta ezazu zinema-aretoetako programazioa.
Ryan Reynolds superheroi bihurtuko da ‘La linterna verde’ filmean: http://tinyurl.com/nxgvvc