Beti hautsak harrotzen dituen zinegile estatubatuarraren dokumental berriak Capitalism: A Love Story izango du izena eta datorren urriaren 2tik aurrera izango da ikusgai AEBetako zinema-aretoetan.
Moore zinegileak eta Overture Films etxeak filma urriaren 2an estreinatuko dela iragarri dute, hain zuzen ere, AEBetako senatuak Wall Streeti 700.000 milioi dolarretako diru laguntza ematea onartu zuenetik urte eta erdira. “Hori da filma estreinatzeko data egokiena” adierazi zuen zinegileak asteazkenean egin zuen aurkezpen batean. “Dena du, lizunkeria, pasioa, amodioa eta egunero galtzen diren 14.000 lanpostuak. Maitasun debekatu bat da eta inor ez da bere izena esaten ausartze. Zer arraio, bidezkoa da esatea: kapitalismoa da.”
Filmak “korporazioen nagusitasunak eta kontrolik gabeko irabaziek amerikarrengan eta mundu osoko biztanleengan duten eragina” deskribatzen du. Moorek bere dokumentala finantza krisian zentratzea erabaki zuen eta Wall Streeteko langileei berarekin kolaboratzeko eskaria egin zien eurek zekiten guztia kontatu zezaten. “Izan zaitez heroi eta lagundu nazazu AEBen historien izan den iruzurrik handiena estalgabetzen”, honela zioen Moorek langileei egin zien eskariak.
Michael Mooren dokumental berria galdu nahi ez baduzu, egon zaitez adi karteldegiko film berriei.
Michael Moorek bere dokumental berriaren izena ezagutarazi du: http://tinyurl.com/moyopy
Capitalism: A Love Story Michael Morren azken dokumentala http://tinyurl.com/moyopy