Geroz eta nabariagoa da zinema industria ideiarik gabe gelditzen ari dela. Azken aldian jakin dugu Isidoro katuaren edota marradun kamisetadun Wallyren istorioak zineman ikusi ahal izango ditugula laster. Geroz eta egokitzapen gehiago daude. Gaixoak sintomak baditu jada eta azkar erremediorik ipintzen ez bazaio, beranduegi izan daiteke.
Atzo, ekainak 28 igandea, Totally Spies filma aurkeztu zen Parisko Grand Rex zinema-aretoan. Aurkezpen horretan izan zen Fabu gaizkileari ahotsa jartzen dion Karl Lagerfeld diseinatzaile entzutetsua.
Filma telesail batean oinarrituta dago. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hiru ikasle ezkutuko agente bilakatuko dira.
Aipaturiko filma datorren uztailaren 22an estreinatuko da Ipar Euskal Herrian. Momentuz, ez da ziurra aipaturiko filma Hegoaldera helduko denik. Kontsulta ezazu mugaz bestaldeko programazioa.
‘Totally Spies’, Kontuz! Espiak zinemara heldu dira:
http://tinyurl.com/n6d6t9