Zinemaren jaia joan den igandean, astelehenean eta asteartean ospatu zen. Ekimen horri esker zinemako sarrerak bi eurora jaitsi zituzten. Ondorioz, iazko asteburu berean baino %140 ikusle gehiago hurreratu ziren zinema-aretoetara FAPAEko Pedro Perez presidenteak adierazi duenez.
Ekimen horretan banatzaileak, agertokiak eta zinemako produktoreak bildu dira urte askoren ondoren. Ekimenarekin bat egin zuen zinema-aretoren batean sarrera bat erosiz gero, sarrerarekin batera deskontu txartel bat banatu zuten igandean. Igandean bertan, astelehenean edota astearetean deskontu txartela erakutsiz gero, edozein film ikusi zitekeen bi euroren truke.
Orotara 2744 zinema-areto bildu ziren ekimenera eta Terminator Salvation, Coco, de la leyenda a la rebeldia de Channel, Jonas Brothers en concierto, Los mundos de Coraline, Obsesionada, Ejecutiva en apuros gisako nazioarteko filmak edota Siete minutos, Kika superbruja, edota No-do film espainiarrak ikusteko aukera zegoen.
Zinema gustuko baduzu kontsulta ezazu zinema-aretoetako programazioari eskainitako tartea.
Normal.
Orain hilabetero egiten baduzue gure poltsikoak ezkerrak emango dizue.
Zinemako sarrerak gareztiak dira.