American Playboy filma sexuari, diruari eta bizimodu errazari eginiko begiratu bat da. Guztiak du bere prezioa, ordea. Ashton Kutcherek produktore eta aktore gisa hartzen du parte David Mackenzie zinegileak zuzenduriko sexu komedia horretan. Gizon galaiaren alboan lan egin dute Anne Heche eta Margarita Leive aktoreek.
Nikki gizon moduan duen erakargarritasunaz baliatzen da luxuz beteriko bizimodua egiteko. Festak antolatzen ditu eta hainbat eta hainbat emakumerekin oheratzen da. Samantha deituriko abokatu baten Hollywood Hillseko etxean bizi da. Dena ongi doakio Nikkiri, harik eta Heather izeneko zerbitzari lirain bat ezagutu arte. Heatherrek ere Nikkiren joko bera praktikatzen du. Nikkiri eta Heatherri bestea gainditzea gustatzen zaie. Euren buruak aproban jarriko dituzte eta jatetxe garestienetan edota festarik onenetan sartzeko gai zein den frogatuko dute. Bizitzak ordea maitasunaren eta diruaren artean aukeratzera behartuko ditu, biak ala biak.
Abuztuaren 28tik aurrera zinema-aretoetan. Kontsulta itzazu zinema-aretoetako berritasunak eta zinemari eskainitako gure txokoa.
Ashton Kutcher gizon galai bat da ”American Playboy” filmean:
http://tinyurl.com/nmeot2