Azken hogei urteetan lehen aldiz film italiar batek irekiko du Veneziako Mostrako aurtengo edizioa. Giuseppe Tornatorek zuzentzen duen Baaria filma izango da, hain zuzen ere, irekitzeko arduraduna. Aipaturiko zuzendariak Cinema Paradiso filmarekin Oscar saria irabazi zuen 1990ean. Aktoreen zerrenda osatzen dute Monica Bellucci, Raoul Bova, Ángela Molina (Los abrazos rotos) , Luigi Lo Cascio, Luigi Maria Burruano, Marcello Mazzarella, Michele Placido eta Enrico Lo Verso aktoreek.
Baaria da orain arte Tornatorek egin duen proiekturik handiena. Siziliako herri batean girotuta dagoen drama epiko bat da eta hein handi batean autobiografikoa. Zuzendariak barregarri eta melankoliko gisa definitu du lana.
Veneziako Mostrako datorren ekitaldia 2009ko irailaren 2tik 12ra bitartean ospatuko da.
Kontsulta itzazu zinemari eta zinema-aretoetako ordutegiei eskainitako gure txokoak.
Please comment with your real name using good manners.