Zac Efron dantzalekuetako errege berria bihurtu liteke. High School Musical eta 17 otra vez filmetako protagonistak hurrengo Tony Manero izateko aukera asko ditu. 1977ko Fiebre del sabado noche filmaren bertsio berri bat egingo da datozen hilabeteetan. John Travolta izan zen 1977ko film hartako protagonista eta film hark eman zio ospea aktoreari.
Simon Cowell ”Factor X” edota ”Tienes talento” telebista programetako sortzaileetako bat den produktore britainiarra dago film horren atzean. The Sun egunkariak argitaratutakoaren arabera Cowellek Leona Lewis edota Alexandra Burke artistek filmean parte hartzea nahi du.
Ez litzateke harritzekoa izango Britainia Handiko ”Tienes Talento” telebista programako Susan Boyle parte hartzaileak ere filmean toki bat izatea.
Kontsulta itzazu zinemari eta zinema-aretoetako programazioari eskainitako gure txokoak.
Please comment with your real name using good manners.