M.A.ren rola Common musikari zein aktoreak bete dezake. Gaur egun zinema-aretoetan ikusi dezakegu Terminator Salvation filmean.
Liam Neeson aktorea Hannibalen larruan sartu daiteke, une honetan proiektua daramatenekin hizketan ari baita.
Zurrumurruek diotenez Chris Pine izan daiteke hurrengo Murdock. Gaur egun, zinema-aretoetan ikusi dezakegu Star Trek filmean. Ez zaio lanik falta Chris Pineri, duela gutxi Unstoppable filmean parte hartzekotan zela zabaldu baitzen.
Bradley Cooper ere filmaren egileekin hizketan ari da Fenix ederrarena egiteko. Laster Qué les pasa a los hombres filmean ere ikusi ahal izango dugu.
Filma prest egon daiteke 2011ko ekainaren 11rako.
Kontsulta itzazu zinemari eta zinema-aretoei eskainitako gure txokoak.
Nor da nor ”El equipo A” filmean?
http://tinyurl.com/mfbuc8
RT @CarteleraEITB: Nor da nor ”El equipo A” filmean?http://tinyurl.com/mfbuc8 [Actores de la peli ‘El equipo A’]
RT @danidcstr @CarteleraEITB: Nor da nor ”El equipo A” filmean?http://tinyurl.com/mfbuc8 [Actores de la peli ‘El equipo A’]