Transformers 2: La venganza de los caídos filmak geldialdi bat egin zuen atzo Tokion filmaren bigarren zatia aurkezteko. Aurkezpen ekitaldian Michael Bay zuzendariaren alboan izan ziren Tyrese Gibson, Josh Duhamel, Megan Fox, Isabel Lucas, Shia LaBeouf eta Ramon Rodriguez aktoreak.
Bi urte igaro dira Sam Witwicky gazteak mundua salbatu zuenetik. Ordudanik ahal duen guztia egin du Mission Cityko gatazka eta Autobots eta Decepticonsen arteko gatazka atzean zuteko. Samek egunerotasunera itzuli nahi du, baina horretarako bere patua ahaztu beharko du.
Filma datorren ekainaren 26an estreinatuko da. Kontsulta itzazu zinemari eta zinema-aretoetako estreinaldiei eskainitako gure txokoak.
Megan Fox ikusgarri ”Transformers 2” filmaren nazioarteko estreinaldian:
http://tinyurl.com/lu2nxm