Aktore espainiarrak ez du krisia nabari, momentuz behinik behin ez baita lanik gabe geratuko. Duela gutxi Wall Streeten bigarren ataleko gaizkilea izango zela iragarri genuen. Oraingoan Hollywoodeko beste eskaintza bat jaso du Bardemek. Izan ere AEBetako Variety aldizkari espezializatuak bere webgunean iragartzen duenez Eat, Pray, Love filmean parte hartzeko hizketan ari da arduradunekin. Negoziazioek aurrera eginez gero, Juliar Roberts (Duplicity) eta Richard Jenkinsen alboan lan egingo luke.
Ryan Murphyk zuzenduriko filma Elizabeth Gilbert idazle estatubatuarraren memorietan oinarrituta dago. Julia Robertsek beteko du idazlearen rola. Bardem proiektura batuko balitz, Feliperen rola beteko luke. Idazlea Felipez maiteminduko da ezkon bizitza amaitu ostean hasi zuen barne-begiradako bidaiaren amaieran. The visitor filmean eginiko lanarengatik gizonezko aktore onenaren Oscar saria jasotzeko hautagaietako bat izan zen Richard Jenkins. Aipaturiko aktorea Robertsen laguna izango da filmean.
Produkzioaren ardura Brad Pitt eta Dede Gardnerrek izango dute.
Bardemek gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen No es país para viejos filmean eginiko lanarengatik eta pasa den urtean Woody Allenen Vicky Cristina Barcelona filmean parte hartu zuen.
Kontsulta itzazu zinemari eta zinema-aretoetako programazioari eskainitako txokoak.
Please comment with your real name using good manners.