Variety AEBetako aldizkari espezializatuak argitaratu duenez Chris Pine Unstoppable filmeko aktoreen zerrendara gehitu daiteke. Albistea konfirmatuko balitz Denzel Washingtonen alboan lan egingo luke. Azken horrek enegarren aldiz Tony Scotten zuzendaritzapean lan egingo du.
Estudioa eta aktorearen ordezkariak akordio batera heltzen badira, Pinek (Star Trek) treneko kobratzaile baten rola beteko du. Eskarmentu handiko ingeniari batekin batera lokomotore batera egingo du jauzi. Helburu bat dute: substantzia toxikoz beterik dagoen kontrolik gabeko tren bat geldiaraztea. Filma benetako ekintzetan oinarrituta dago eta Mark Bombackek idatzi du gidoia.
Abuztuan hasiko dira grabaketa lanak eta 2010eko udarako filma zinema-aretoetan estreinatzeko prest egotea espero dute. UnstoppableAsalto al tren Penhalm 123 estreinatu aurretik Tony Scott eta Denzel Washington zinema-aretoetan ikusi ahal izango ditugu filmean datorren uztailaren 24tik aurrera.
Kontsulta itzazu zinemari eta zinema-aretoetako programazioari eskainitako gure txokoak.
Please comment with your real name using good manners.