Universal estudioak Non dago Wally? liburuak zinemara egokitzeko eskubideak erosi ditu. AEBtako prentsak adierazi duenez familia osoarentzako film bat egiteko asmoa du Universalek.
Martin Hadford ilustratzaile britainiarrak sortu zuen liburu sorta 80ko hamarkadaren amaieran. Wally da liburu guztietako protagonista, marra txuri eta gorridun jertsea, borladun txanoa, makila eta bakero urdinak dituen turista luzexka, hain zuzen ere. Liburu hauetako helburua Wally aurkitzea da. Aipaturiko pertsonaia jendez beteriko garai guztietako paisaietan nahasten da.
Hasiera batean Paramount eta Nickelodeon estudioek zuten Wallyren istorioa egokitzeko ardura. Buruan zituzten zuzendariaren eta gidoilariaren izenak: John Schultz eta Adam Rifkin, hain zuzen ere. Hala ere, Paramountek atzera egitea erabaki zuen eta Universalek erosi ditu eskubideak.
Please comment with your real name using good manners.