Aurretiaz Simon Pegg (Star Trek) eta Nick Frost aktoreen parte hartzea jakina zen Greg Mottolaren filmean. Iristen azken aktoreak Seth Rogen (Monstruos contra alienigenas), Jason Bateman, Kristen Wiig, Bill Hader (Noche en el museo 2) eta Jane Lynch dira.
Greg Mottolak zuzenduko duen filma Pegg eta Frost aktoreek idatzitako gidoian oinarrituta dago. Gidoilariak eurak izango dira filmeko protagonista nagusiak. Zientzia fikzioaren zaleak diren bi erok Paul deituriko alien batekin egingo dute topo errepidean. Ez da Simon Peggek eta Nick Frostek elkarrekin lan egiten duten lehen aldia, aurretiaz elkarrekin aritu baitziren Workin Title: Arma fatal eta Zombies party filmeetan.
Errepideko film horren grabaketa lanak datorren ekainean hasiko dira.
Ikusi ezazu zinemari eta zinema-aretoetako programazioarik eskainitako espazioak.
Please comment with your real name using good manners.