”Puro teatro”, ”Fever” edota ”Con el diablo en el cuerpo” abestiak berriz ere entzungai izango ditugu Lena Burken ahotsean. Lilian Rosado eta Pedro Perez-Rosado zinegileek omenaldi xume bat egin nahi izan diote film horren bitartez La Lupe abeslari kubatarrari.
Lena Burkek, Malena Burke abeslari kubatarraren alabak eta ”La señora sentimiento” gisa ezaguna denaren bilobak, zineman egiten duen lehen lana da. Filmean musika kubatarreko genero ezberdinetan barrena bidaiatu du bere amonak eta amak egin zuten moduan.
Lilian Rosado zinegileak adierazi du La Luperen istorioa ez dagoela idatzita benetan bere bizitza misterio bat delako, batik bat Kuban. Hala ere, Kuban bada esamolde bat honela dioena: ”Nork ez luke La Lupe izan nahi?”
La Lupe ezaguna da, batez ere, bere bizitzako azken urteetan Bronxen eginiko lanarengatik. Heriotzatik gertu zegoela ebanjelista bihurtu zen. Rosadok abeslariaren lehen urteak eta berak arazoei aurre egiteko zuen gaitasuna erakutsi nahi izan ditu. Lena Burkek gogoratu du La Lupe izan zela Madison Square Gardenen abestu zuen lehen emakumea. Bidean jartzen zitzaizkion oztopo guztiak gainditzen zituen, harik eta bere helburua lortzeko.
Perez-Rosadok gaineratu du filma Habanako Zinema Jaialdian estreinatu zela, baina ez dela Kubako zinema-areto komertzialetan ikusgai izango. Hala ere, Kubako kopia piraten zerrendako film erosiena da.
Please comment with your real name using good manners.