Idris Elba aktore britainiarrak hurrengo James Bond izan nahi du. Urte hasieran La semilla del mal filmean ikusi ahal izan dugun aktoreak begi onez ikusiko luke superagentearen rola antzeztea. The Guardian egunkariari eginiko adierazpenetan Daniel Craigen ordezkoa izateko aukerak dituela adierazi du: ”Nork ez luke Bond izan nahi? Aukerak baditudan? Ez, baina horretarako behar den guztia dut. Korrika egiten, emakumeekin lakrikunkeriatan ibiltzen eta edaten ere badakit. Horrez gain, ingelesa naiz.”
Elbak 36 urte ditu eta Londres hiriko Hackney auzoan hazi da, aita Sierra Leonakoa da eta ama Ghanakoa baditu ere. Oraindik orain, Hackney auzoan bizi dira bere gurasoak. Idris Elba izugarrizko arrakasta izaten ari da Obsessed filmarekin AEBetan. Sean ”Diddy Combe” rapero ezaguna Elbaren bidean gurutzatu da, musikariak ere 007 agentea izan nahi baitu. Azken horrek ordea, desabantaila bat badu: ez da ingelesa eta ez du beharrezkoa den doinurik.
Orain arte Bond gizona izan den Daniel Craig britainiarraren iritziz Obama Etxe Zurira heldu ostean gizartea prest dago Bond beltz bat ikusteko.
Please comment with your real name using good manners.