Zinema-aretoetako karteldegiak azaleko film arin eta hutsalez betetzen ari dira. Gisa horretako filmak oso egokiak dira burmuina itzali, krispetak jan eta zinemaz gozatuz arratsalde on bat igarotzeko. Ez joan zinemara hausnarketarako gogoarekin, ondorengo film zerrendak ez baitu horretara bultzatzen.
Egun eskaintza oparoa eskaintzen die zinema-aretoek nerabeei. Genero eta mota guztietako filmek tartea dute karteldegian: komediek, akziozko filmeek, animaziozkoek eta izar gazteak ardatz dituztenek.
Komedia bat ikusiz tarte eder bat igaro eta ongi pasa daiteke. Fuga de cerebros eta Mentiras y Gordas film espainiarrek American Pie edota Algo Pasa con Mary film amerikarren arrastoa jarraitu dute. Fuga de Cerebros filmean Mario Casas edota Amaia Salamanca modako aktoreak ageri dira. Mario Casas Oxfordera abiatuko da bere lagun taldearekin maite duen emakumea konkistatzeko. Mentiras y Gordas filmeak ere Hugo Silva, Alejo Sauras edota Yon Gonzalez aktoreek duten arrakasta baliatu du gazteenak zinema-aretoetara hurbiltzeko. Sexua, drogak, gazteak, parranda, gezurrak eta gizenak nahasten dira aparteko koktel batean. Hirugarren filma aurreko biengandik ezberdina da. La madre de el familia giroko filmean amaginarreba itogarria bere semearen eta errainaren etxera doa bizitzera.
Eszena arriskutsuak eta efektu bereziak dituzten akziozko filmak zinema aretoetan ikustea komeni da. Zinema-aretoetako programazioa genero horretako filmez gainezka dago. Pasa den ostegunean, apirilaren 30ean, estreinatu zen X-Men Orígenes: Lobezno. X-Men sagaren atal berri horretan Lobezno mutantearen jaiotza kontatzen da. Abiadura gustuko dutenentzat film egokiena Fast&Furious: Aún más rápido da. Protagonistek ziztu bizian ibili beharko dute, harik eta euren helburua lortu nahi badute. Dragonball mangaren nostalgikoek hitzordua dute Dragonball Evolution filmarekin. Azkenean, Goku, Krilin eta enparauak hezur haragizko gizaki bihurtu dira. Karteldegiak eskaintzen duen beste aukeratako bat Señales del futuro da. Iraganak eta etorkizunak bat egiten duten filmean Nicolas Cage aktoreak ustez loturarik ez duten zenbaki zerrenda bat argitu beharko du.
Gutako bakoitzaren barruan ume bat dago, kanpotik nagusiak egiten garen arren. Munduari bira doan! barruan dugun ume horren marrazki bizidunen grina asetu dezake. Euskal produkzio horrek bi bertsio eskaintzen ditu: bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz.
Azken moda tendentzien berri izatea izan daiteke nerabeen arduretako bat. Bi aukera horientzat: Zac Efron edo Miley Cyrus edota gauza bera dena: 17 otra vez edota Hannah Montana. Bi film horien sail berean kokatu dezakegu Fama. Urrian helduko da Hegoaldeko zinema-aretoetara 80ko hamarkadako filmaren bertsio berri hori.
Orain arte aipaturiko film guztiak ikusgai daude Hegoaldeko zinema-areto nagusietan. Jarraian, zerrendaturiko filmak pasa dira areto handienetatik, baina baliteke oraindik txikienetara heldu ez izana. Una compradora compulsiva filmeko protagonistak erosketetarako zaletasuna du eta moda aldizkari batean idaztearekin egiten du amets. Superpoli de centro comercial filmean akzioa eta komedia uztartzen dira eta ustez tentela dirudien polizia heroi bihurtuko da. Street fighter bideo-joko mitikoan oinarrituta egin dute Street fighter: la leyenda filma.
Itzali garuna, utzi alboko jarelkuan eta ahaztu ezazu guztia!
Egia, esan, niri azkenaldiko filmak asko gustatu zaizkit. Hasteko, la casa de mi padre, bigarren, fuga de cerebros eta azkenik mentiras y gordas, nahiz eta honek argumentu gutxi izan.
Zuei, zein pelikulak iruditzen zaizkizue politak azken aldi honetan?
Gainera, 17 otra vez eta Hanna Montana filmak, jende asko ikusten dagoela badakit, baina ez dakit nik ikusiko dudanentz.