Harry Potter sagako izar gazteak digitalki zahartuko dituzte. Saga itxiko duen filmean Daniel Radcliffe eta gainerako protagonistei Brad Pitt El curioso caso de Benjamín Button filmean uzkurtzeko eta zimurtzeko erabili zuten teknologia bera erabiliko dute.
Harry Potter y las reliquias de la muerte azken liburuak denboran aurrera egiten du, 19 urte, hain zuzen ere. Liburuko protagonistak 30 urte inguruko mago gazteak dira orain. Sagako azken filma egiteko David Heyman produktoreak zein David Yates zuzendariak orain arteko aktore berak erabiltzea erabaki dute. Beraz, Harry Potter y las reliquias de la muerte filmean ere Daniel Radcliffe, Emma Watson eta Rupert Grint ikusi ahal izango ditugu.
Filma egiteko beste aukera bat euren antza zuten aktore zaharragoak bilatzea zen. Hala ere, El curioso caso de Benjamín Button filmak lorturiko arrakasta ikustean aktore berdinen aldeko apustua egitea erabaki zuten zuzendariak eta produktoreak: ”Filma egiteko modua bilatzen ari ginen, ordezkatu zitzaketen aktoreengan pentsatzen ari ginen… El curioso caso de Benjamín Button eta aktoreak zahartzeko teknologia horren berri izan genuenean ordea, euren aproba egitea pentsatu genuen. Izan ere, izugarria litzateke azken momentuan aktore berriak sartzea.”
Azken emaitza ikusteko 2011ko uztailaren 15a arte itxaron beharko da. Zinema-aretoetara iristen Harry Potterren hurrengo filma Harry Potter y el misterio del principe izango da 2009ko uztailaren 17an.
Please comment with your real name using good manners.