Summit Entertainmet ekoiztetxeak bosgarren martxa sartu eta ”Crepúsculo”ren saga 2011rako amaitzea aurreikusten dute eta ez 2013rako, hasiera batean iragarri zuten bezala.
Egun ”Luna nueva” bigarren filmaren grabazio lanetan buru belarri dabiltza ekoiztetxekoak, baina bien bitartean ”Eclipse” hirugarren lanaren aurreprodukzio lanetan ere ari dira. David Slade zuzendari britainiarrak izango du sagako hirugarren filma zuzentzeko ardura; Variety aldizkari espezializatuak zuzendari postua ”El orfanato” zuzendu zuen Juan Antonio Bayona espainiarrarentzat zela iragarri bazuen ere.
Summitek film bakoitzerako zuzendari bana aukeratzea erabaki du. Catherine Harwickek zuzendu zuen ”Crepúsculo” eta Chris Meitz gauza bera egiten ari da ”Luna nueva” bigarren zatiarekin.
2010ko udaberrian grabatzen hasiko dira ”Amanecer” izeneko sagako laugarren eta azken zatia eta beranduenera, 2011n zinema-aretoetan izango dugu ikusgai.
Please comment with your real name using good manners.