Charlize Theronek gogor erantzun die biluzik agertzeagatik kritikak egin dizkiotenei
“Zoritxarrez, maitasuna aurkitzeko erabiltzen dute emakumeek sexua”. Adierazpen horiekin erantzun die Hego Afrikako aktoreak “Lejos de la Tierra Quemada” filmean biluzik agertzeagatik kritika gogorrak egin dizkioten estatubatuarrei.
“Life&Style” aldizkarian egindako adierazpenetan, Charlize Theronen esan du emakumeek askotan sexua maitasuna lortzeko erabiltzen dutela eta hori tamalgarria dela.
2004an “Monster” filmagatik Oscarra eta Urrezko globoa jaso zuen aktoreak harri eta zur utzi du bat baino gehiago bere gorputz ederra agertuz azken filmean. 33 urteko emakumezko lirainaren iritziz, “hau guztia tontakeria itzela dela uste dut. Estatubatuarrek buru irikiagoa izan beharko lukete horrelako gauzetarako”; “AEBetako biztanle askorentzat sexua ezkontzaren baitan bakarrik gerta daiteke, eta bestela, zerbait txarra da”.
“Lejos de la Tierra Quemada”, Guillermo Arriagak zuzendutako filma, martxoaren 13an iritsi zen gure zinema-aretoetara.
Albistea gehigao gure Zinema atalean.
Nire ustez Charlizek primeran egin du; argi dago berak aukeratuta egin duela, eta bidenabar, gure begiek gozatuko dute. Gainera, kritikak AEBetatik etortzea ere, haiek munduko porno ekoizkerik handienak izanik, kontraesana da.