Sydneyko Opera House dotore jarri dute Star Trek 11 filmaren aurkezpenerako. Gaur ospatu da ekitaldia Australiako hiriburuan eta bertan izan dira J.J. Abrahams zine-zuzendaria, Bryan Burk produktorea eta filmeko aktore nagusiak: Zachary Quinto eta Chris Pine estatubatuarrak, Karl Urban zeelanda berrikoa, Eric Bana australiarra eta John Coh aktore estatubatuarra.
Maiatzaren 8tik aurrera ikusi ahal izango dugu filma Euskal Herriko zinema-aretoetan. Baina aurretik, bere garaian eitb.com-ek kaleratu zuen film-aurrerapena ikus dezakezu berriz ere.
Paramount-en ziur daude Star Trek-en atal berriak aurrekoen arrakasta bera edo gehiago izango duela, eta jada iragarri dute Star Trek 12 ere buruan dutela. Saga emankor honetako 12. filma 2011ko udan iritsiko da gure zinemetara. Aurretik, ordea, film berri honek zer moduz funtzionatzen duen ikusi beharko dugu.
Oraingoz, une honetan pantailetan dauden filmekin konformatu beharko dugu.
Zineko albiste gehiago eitb.com-en.
Please comment with your real name using good manners.